2.2. Higidura zuzen uniformea.Grafikoak.

Higidurak ibilbidearen arabera sailkatzeko, honako adierazpideak erabili ditugu: higidura zuzena, higidura zirkularra…

Horrez gain, une bakoitzeko abiaduren balioen arabera ere sailka daiteke higidura. Abiadura konstantea denean, uniformea dela esaten dugu; baina goiko adibideetan eta egunero ikusten dugun moduan, abiadura beti ez da konstantea: abiadura konstantea ez denean, higidura aldakorra dela esaten dugu.

Grafikoak

Higidura ondo aztertzeko, jakin behar dugu non aurkitzen den higikaria une bakoitzean, eta nola higitzen den. Hori adierazteko, datu-taulak, grafikoak eta ekuazio matematikoak erabiltzen dira.

Atal honetan, grafikoak ondo eraikitzeko urratsak aztertuko ditugu.

Lehenik, datuak behar dira. Datuak behaketaren bidez lortzen dira, eta taula batean biltzen dira normalean. Posizioa (m-tan), denbora (s-tan) eta abiadura (m/s-tan) izan litezke datu horiek.

Gero, ardatz kartesiarrak marraztu behar dira, eta argi adierazi ardatz bakoitza zer aldagairi dagokion. Normalean, denbora (aldagai askea izaten denez) OX ardatzean adierazten da; posizioa edo abiadura (denborarekin aldatzen direnez), berriz, OY ardatzean.

28.- Datu-taula honetako informazioak adierazten digu 1-Formulako auto batek zer posizio dituen hainbat unetan. Egin ezazu posizio/denbora grafikoa.

Eskolan ikusi dugunaren arabera, eskalak ez dira zertan bat etorri ardatz bietan. Kontuan hartu lorturiko datu guztiak orri batean adierazi beharko ditugula. Beraz, hori lortzeko, ez dugu eskala bera erabiliko higikari baten posizioak 0m-20m tartekoak direnean eta 0m-200m tartekoak direnean.

29.- Irudian, auto baten posizioak daude adierazita; baita erreferentzia-puntu bakoitzetik pasatu denean kronometroen bidez lorturiko denborak ere:

a) Osa ezazu taula hau:

b)Adierazi grafikoan lorturiko datuak, eta lotu puntuak:

c) Bete ezazu taula hau grafikoari erreparatuta. Bat datoz datuak behaketaren emaitzekin?

30.- Eskema honetan, tren baten ibilbidea dago adierazita. Trenak ez du noranzkoa aldatu ibilbide osoan. Makinista seinale bakoitzetik pasatzean, denbora hartu dugu, eta taula honetan bildu ditugu datuak:

Kontuan harturik behatzaile bat dagoela 0 seinalean kokatuta, eta handik pasatzean hasi dela denbora neurtzen, bete ezazu taula hau:

a) Egin behaketa horri dagokion posizio/denbora grafikoa:

b) Kalkula itzazu tarte hauetako batez besteko abiadurak:

b.1) [t = 0 min - t = 1 min]

b.2) [t = 2 min – t = 5 min]

b.3) [t = 6 min – t = 8 min]

c) Higidura zuzen uniformez dabil trena?

31.- Beheko grafikoan, pertsona baten ibilbidea adierazten duen posizio-denbora grafikoa dugu. Azter ezazu,eta saia zaitez galdera hauei erantzuten

a) Behaketa hasi denean, non zegoen pertsona hori? Zer adierazten digu datu horrek?

b) Non dago 2 segundo geroago?

c) Zer distantzia ibili du lehenengo 3 segundoetan?

d) Non dago t = 3 s denean? Eta t = 4 s denean?

Zer ondorio atera dezakezu datu horietatik?

e) Zer distantzia egin du [3 s - 8 s] tartean?

f) Zer batez besteko abiadura izan du lehenengo 3 segundoetan?

g) Zer batez besteko abiadura izan du 3. eta 8. segundoen artean? Eta 8. eta 10.

segundoen artean?

32.- Irudian, A eta B autoen higiduren x-t grafikoak dituzu. Higidurak zuzenak direla jakinik, erantzun:

a) Nondik abiatu dira biak?

b)Zer noranzkotan desplazatzen ari dira?

c) Adieraz ezazu noiz doan B higikaria A higikariaren atzetik.

d) Non dago bietako bakoitza 25. segundoan? Deskribatu zer gertatu den une horretan.

e) Non dago bietako bakoitza 40. segundoan? Eta 50.ean? Eta 60. segundoan? Zer ondoriozta daiteke datu horiekin?

f) Zeinen abiadura izan da handiena?

33.- Beste behaketa batetik, grafiko hauek lortu ditugu:

a) Nondik abiatu dira higikari biak?

b) Zer noranzkotan desplazatzen ari dira?

c) Adieraz ezazu noiz doan A higikaria B higikariaren atzetik.

d) Noiz eta non elkartzen dira?

e) Zenbatekoa da bakoitzaren desplazamendua lehenengo 20 segundoetan?

f) Zein da bakoitzaren abiadura?

g) Noiz gelditu da A higikaria? Eta noiz B?