9.1.1. Tenperatura eta beroa

TENPERATURA gorputzen energia termikoaren neurri bat da.

Tenperatura desberdinean dauden bi gorputz, A (T baxuagoa du) eta B (T handiagoa du), kontaktuan jartzean beroa pasatzen da tenperatura altuena duenetik baxuena duenera biak tenperatura berera iritsi arte. Orduan oreka termikoa lortu dela esaten dugu.

BEROA energia-transmisio mota bat da

Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean batetik bestera transferitzen den energia da beroa.

Gorputz batetik beste batera igarotzen den energia energia termikoa da,hots, beroa. Bero-transferentzia horrek bien tenperaturak berdindu arte iraungo du; hau da, oreka termikoa lortu arte.

Beroa Joule edo kaloriatan neurtzen da: 1 J = 0,24 cal