3. Magnitude eskalarrak eta bektorialak

Magnitudea neurtu daitekeen edozein berezitasuna edo propietatea da. Adibidez: masa (m), denbora (t), luzera (l), abiadura (v), azelerazioa (a), indarra (F), tenperatura (T), bolumena (V), energia (E)...

Magnitude bat neurtzea magnitude horren kantitate jakin batekin alderatzea da, patroi edo unitate gisa hartutako kantitatearekin alderatzea, alegia. Beraz, edozein magnitude neurtzeko bere izaera berdineko unitate bezala onartzen duguna ezagutu behar dugu.

Magnitudeen sailkapena:

  • Magnitude eskalarrak: zenbaki batez eta neurtzen dugun magnitudearen unitatearekin erabat definiturik dagoen magnitude fisikoa da. Adibidez: denbora, masa, azalera, tenperatura...

  • Magnitude bektorialak: ez da nahikoa zenbakia eta unitatea; bektore baten bidez definitzen dira. Beharrezkoa da norabidea eta noranzkoa ere ezagutzea. Adibidez: indarra, azelerazioa, abiadura..


Magnitude eskalarra

Magnitude bektoriala

MAGNITUDEAK.mp4