2. Masa

Materia masa duen eta espazioa hartzen duen guztia da.

Nazioarteko Sisteman masa-unitatea kilogramoa da multiploak eta azpimultiploak gramotik abiatuta adierazten diren arren.

1 Kilogramo (kg) = 1000 gramo (103 g)

1 miligramo (mg) = 0,001 gramo (10-3 g)

Masa eta pisua bereizi behar ditugu. Masa oinarrizko magnitudea da eta gorputzen materia kantitatea neurtzen

du; pisuak,ordea, Lurrak gorputzen gaineko eragindako indarra adierazten du.

Masa neurtzeko erabiltzen den tresna balantza da.

Balantza granatarioa laborategiko balantzarik sinpleena da. Gurutze moduan, bi beso ditu, bi platertxo, eskala,

orratza, balazta eta oinarria.

Balantzarekin batera pisu-kaxa bat dago. Pisuak kontu handiz maneiatu behar dira matxardak erabiliz. 0,01 g eta

100 g-ren arteko neurketak egiten ditu.

Neurtu nahi dugun gorputza platertxo batean jarri behar dugu, eta beste platertxoan pisuak jarriz joan behar

dugu, oreka lortu arte.

Klikatu ondokoa: Propiedades:La masa , egin ariketa interaktiboa eta erantzun:

1. Neurtu esferaren masa: Jar ezazu platertxo batean esfera beltza. Orekatu balantza beste platertxoan pisuak jarriz.

Esferaren masa gramokoa da

2. Neurtu urrezko laginaren masa: Platertxotik esfera kendu eta beste gorputza jarri.Aurreko atalean egindako prozedura erabili bere masa kalkulatzeko.

Urrezko laginaren masa gramokoa da