Fisikan, lan bat egin dugula esaten dugu soilik gorputz baten gainean egindako indarraren eraginez hura desplazatzea lortzen dugunean.
Hauxe da lanaren adierazpen matematikoa: W = F · d.
Bertan, desplazamenduaren norabidean egindako indarra da F.
Energia neurtzeko erabiltzen diren unitate berberak baliatzen dira lana neurtzeko ere. SI sisteman, hain zuzen, joule (J). Eta 1 J da newton bateko indar batek gorputz bat metro bat higiarazteko egiten duen lana.