3.5.1. Disoluzio baten osagaiak

Disoluziorik sinpleenek bi osagai dituzte:

·Disolbatzailea.Disoluzio batean, kantitate handiena duen osagaia da.

·Solutua.Disoluzioan kantitate txikiena duen osagaia da.

Solutua zein disolbatzailea egoera solido, likido edo gaseosoan egon daitezke. Horren arabera, hainbat disoluzio mota sortzen dira.

  • Disoluzio normalenak solutu solido batez eta disolbatzaile likido batez osatuta daudenak dira, itsasoko ura adibidez.

  • Aleazio deituriko disoluzioetan solutua eta disolbatzailea solidoak dira. Brontzearen kasuan. kobre eta eztainu solidoen arteko nahaste homogeneoa da.
  • Disoluzioen beste kasu batzuk dira: edari gaseosoak (gasa likidoan) , airea (gasa gasean), aerosolak ( likidoa gasean), edo alkohola uretan (likidoa likidoan).