1.Egoera solidoaren eredu zinetiko molekularra

Solidoetan, kohesio-indarrak oso indartsuak dira, eta nabarmen nagusitzen zaizkie aldaratze-indarrei. Ondorioz, gorputz solidoen partikulak elkarrengandik oso hurbil daude, eta posizio finkoak dituzte.

Partikula bakoitzak oreka-posizio baten inguruan bibratzeko adina energia dauka, baina ezin da posizio horretatik higitu. Ondorioz, solidoek berezko forma eta bolumen konstantea dituzte.

Solidoen ezaugarriak:

  • Ez dira dilatatzen.
  • Ez dira konprimatzen.
  • Forma eta bolumena konstanteak dira.
  • Dentsitatea oso altua izaten da, haren partikulen arteko distantzia oso txikia delako.
  • Beroarekin dilatatu egiten da.

EGOERA SOLIDOA