1.2. Higiduraren elementuak: posizioa eta posizio aldaketa

1.- a) Norbaitek, beste ezer adierazi gabe, zure laguna 2 m-ra aurkitzen dela esanez gero,

ziurtasun osoz jakingo zenuke esaten non dagoen? Zergatik?


b) Eta 2. solairuko 3. gelan dagoela esanez gero, jakingo zenuke? Zergatik?


2.- Irratiko albistegietan, istripu baten berri ematean, nola adierazten dute zer lekutan gertatu den? Zer esan nahi du esaldi honek: “Auto matxuratu bat dago Nazional I-ko 23. kilometroan”?

Kasu horretan, ziurta daiteke 23 kilometroko distantzia ibili duela autoak?


Higikari baten posizioa da erreferentzia-sistemaren jatorriarekiko duen kokapena, aldez norabide jakin batean. Erreferentzia-sistemaren jatorriarekiko kokapena aldatzen denean, posizio-aldaketa gertatu dela esan dezakegu.

3.- Irudiko dortoka 10 h 30 min-an pasatu da lehenengo posiziotik;10h 32min-an, bigarrenetik; 10h 33min 30s-an, hirugarrenetik; eta 10h 36min-an, laugarrenetik.

a) Zer erreferentzia-sistema erabili beharko genuke dortokaren higidura aztertzeko: OX ardatza ala sistema kartesiarra?


b) Datu horiekin, bete dezakezu taula? Zergatik? Zer beste datu beharko zenuke?

4.- Azter ezazu eskema hau:

a) Zer aldatu da?

b) Zein dira dortokaren lau posizioak?

c) Erreferentzia-puntutzat dortokaren lehenengo posizioa hartuko bagenu,zein izango lirateke posizioak?

d) Eta noranzko positiboa alderantzizkoa balitz?

Eman dezagun posizio horiek lehen aipatutako uneetan izan dituela (1. posizioa: 0h 30 min; 2. posizioa: 10 h 32 min; 3. posizioa: 10 h 33 min 30 s; 4. posizioa: 10 h 36 min).


e) Irudian adierazitako erreferentzia–sistema kontuan hartuta, bete ezazu taula hau datu horiekin:

f) Aukeratu ditugun erreferentzia–puntua eta denbora adierazteko modu horiek, egokienak dira dortokaren higidura aztertzeko? Zeintzuk proposatuko zenituzke?


g) Bete ezazu taula zeure proposamenaren arabera:

Baldin eta higiduraren noranzkoa bat dator OX ardatzaren zati positiboarekin, posizio-ikurra positiboa da ; noranzkoa aurkakoa baldin bada, ikur negatiboa dagokio.

5.- Gerrako pelikuletan, honelako adierazpenak entzuten dira etsaien hegazkina non kokatuta dagoen adierazteko: “Hiruretan 600 m-ra”. Erreferentzia sistemaren jatorritzat pilotu lagunaren kokapena hartuz gero, non dago kokatuta etsaia erlojuaren erreferentziarekin?


6.- Herriko jaietan honako barraka hauetara igo zara:

a) Norian bueltak ematean, aldatzen doa gurpilaren zentroan kokaturiko erreferentzia-puntuarekiko daukazun distantzia?

Eta erreferentzia puntutzat lurrean dagoen behatzaile bat hartuz gero, aldatzen da erreferentzia-puntuarekiko distantzia?

b) Eta errusiar mendiko bagonetan zoazela, aldatzen dira atrakzioaren zentroarekiko dituzun distantziak eta posizioak?

c) Kalkula dezakezu ibilitako distantzia datu horiekin?

Beraz, esaten dugu higikari bat higitu egiten dela erreferentzia-jatorri batekiko posizioa aldatzen badu (ez ezinbestean distantzia)

Higidura, Ibilbidea eta Desplazamendua.pps