6. Tenperatura

Ukimenaren bidez hautematen ditugun hotz eta bero sentsazioak gorputzen tenperaturei dagozkie.Baina hotza eta beroa deituriko sentsazioak faktoreaskoren mende daude.

Tenperatura gorputz baten egoera termikoa neurtzeko magnitudea da eta haren barne-egoerarekin du zerikusia.

Gorputz baten tenperaturak hartu edo eman dezakeen bero kantitatearekin du zerikusia.Tenperatura desberdineko bi gorputz elkar ukituz jartzen baditugu, beroen dagoenak beroa emango dio besteari, biek tenperatura bera izan arte. Horretan oinarritzen dira termometroak, gorputzen tenperatura neurtzeko ematen duen tresnak.

Nazioarteko Sisteman, tenperatura-unitatea kelvina da (K), normalean Celsius graduen (ºC) eskala erabiltzen den arren.

Eskalak: Egun hiru eskala erabiltzen dira tenperatura neurtzeko. Celsius eskala normalean erabiltzen duguna, Fahrenheit eskala anglosaxoi herrialdeetan erabiltzen da eta Kelvin eskala zientifikoak erabilitakoa.

Klikatu ondokoa: Propiedades: La temperatura , egin ariketa interaktiboa eta erantzun:

1. Celsius eskala:

Uraren fusio-tenperatura: ºC

Uraren irakite-tenperatura: ºC

2. Fahrenheit eskala:

Uraren fusio-tenperatura: ºF

Uraren irakite-tenperatura: ºF

3. Kelvin eskala:

Uraren fusio-tenperatura: K

Uraren irakite-tenperatura: K