9.1.3.Tenperatura neurtzea

Tenperatura zenbait eskala termometrikoren bidez neur daiteke.

Eskala horiek graduatzeko,erreferentzia-puntuak erabiltzen dira. Puntu horiek konstanteak dira.

Erreferentzia-punturik erabilienak zenbait substantziaren egoera-aldaketei dagozkien tenperaturak dira presio baldintza beretan. Esate baterako, atmosfera bateko presioan, uraren urtze- eta irakite-tenperaturak erabiltzen dira.

Behin erreferentzia-puntuak zehaztuta, zati berdinetan banatu behar da haien arteko distantzia, horrela eskala termometrikoa lortzen da.

Hiru eskala termometriko daude, eta bakoitzak erreferentzia-puntu bat erabiltzen da. Hauek dira eskala termometriko horiek: Celsius, Fahrenheit eta Kelvin

Celsius eskala

Izotzaren fusio-tenperaturari 0 balioa ematen zaio, eta irakiteari 100. Bi neurri horien arteko tartea 100 partetan egiten da. Unitateei gradu Celsius (°C) esaten zaie, baina ohikoa da gradu zentigradu esatea, oker badago ere.


Kelvin eskala edo eskala absolutua

Celsius eskalaren neurri berak ditu, baina 273 unitate lekualdatuta. Ez dago balio negatiborik, 0 K unibertsoan dagoen tenperaturarik baxuena baita. Zientziaren alorrean erabiltzen den eskala da, baita Nazioarteko Sistemako tenperatura unitatea ere.

Fahrenheit eskala

Gatzaren, amonioaren eta uraren neurri bereko nahaste baten izozte-tenperatura (0 ºF) eta gizakiaren gorputzaren tenperatura (96 ºF) dira erreferentzia­puntuak. Herrialde anglosaxoietan erabiltzen da