3.2. Higidura zuzen uniformeki azeleratua:HZUA

Zer baldintza bete behar ditu gorputz baten higidurak zuzena eta uniformeki azeleratua izateko?

  • Ibilbidea zuzena izatea.
  • Azelerazioa konstantea izatea.

Hauek izan daitezke adibide batzuk :

  • Geldi dago autoa, eta azeleratu egiten du martxan jartzean.
  • Auto batean gabiltza, lasai-lasai, eta halako batean frenoa zapaltzen dugu.
  • Objektu bat grabitatea dela-eta erortzen da.

34.- Sailkatu ondoko higidurak:esan HZU (abiadura konstantea) edo HZUA (azelerazio konstantea) diren.

a) Metroan eskailera mekanikoen higidura.

b) Neska bat txirristan behera doa.

c) Laugarren pisutik pilota bat erortzen uzten da.

d) Lasterketa autoak azken kilometroa egiten du.

e) Igogailuak daraman higidura.

Bizitza errealean, askotan egin beharko ditugu kalkuluak. Ikasitakoa erabilita, adibide batzuei erantzuna ematen saiatuko gara.

35.- Auto-gidari batek 120 km/h-ko abiadura zeraman, eta errepide erdian, zuhaitz bat ikusi du. Frenoa zapaldu, eta 10 s-an lortu du gelditzea.Kalkulatu:

a) behar duen azelerazioa gelditzeko.

b) zer adierazten du ikurrak?

36.- 3. Semaforo batean dagoen pertsona batek auto bat pasatzen ikusi du 72 km/h-ko abiadurarekin 10 segundo geroago, poliziak ikusi du autoa bere paretik pasatzen, 30 m/s-ko abiadurarekin. Kalkulatu:

a) autoaren azelerazioa.

b) zer adierazten du ikurrak?


37.- Josuk bolatxo bat bota du bertikalki etxe baten bostgarren pisutik 5 m/s-ko

abiadurarekin. Grabitatearen azelerazioa 10 m/s2 dela jakinik, kalkulatu:

a) zenbat denbora beharko du bolatxoak lurrera iristeko amaierako abiadura 45 m/s-koa bada?

38.-Londresetik datorren hegazkin bat Loiura iristen ari da. Lurreratzerakoan hegazkinaren abiadura 270 km/h-koa bada eta 72 s behar baditu gelditzeko, kalkulatu:

a) azelerazioa

b) zer adierazten du ikurrak?

39.- Ikasle bat korrika irten da Gorputz Heziketako klasean,eta 18 km/h-ko abiadura lortzen du 10 segundoan. Kalkulatu:

a) azelerazioa

b) zer adierazten du ikurrak?


40.- Bizikletan 20 m/s-ko abiadurarekin doan gazte bat gelditzen hasi da,

1 m/s2 -ko desazelerazioarekin. Kalkulatu zenbat denbora beharko duen guztiz gelditzeko.