3.3.Nahasteak

Nahaste bat konposizio aldakorra duen sistema material bat da, metodo fisikoen bidez bereiz daitezkeen substantzia puru bi edo gehiagoz osatuta dagoena.

Nahaste bat osatzen duten substantzia puruak ez dira kimikoki konbinatzen, bakoitzak bere identitatea eta propietate kimikoak mantentzen ditu.

Nahaste baten osagaiak solidoak, likidoak eta gasak izan daitezke.

3.3.1. NAHASTE HETEROGENEO ETA HOMOGENEOAK

NAHASTE HETEROGENEOAK:Itxura ez uniformea dute; osagaiak begiratu hutsez bereiz daitezke.Osagaiak begi hutsez edo mikroskopio optikoa erabilita bereiz daitezke.

HETEROGENEOA: Harea + Zerrautsa + Ura HETEROGENEOA: Granitoa: Kuartzo + Feldespato + Mika

NAHASTE HOMOGENEOAK edo DISOLUZIOAK:Itxura homogeneoa dute,hots, itxura uniformea dute. Osagaiak ezin dira begi hutsez edo mikroskopio optikoa erabilita bereizi.

HOMOGENEOA: Azukrea + Ura HOMOGENEOA: Itsasoko ura: Ura + Gatza

3.3.2. INTERES BEREZIKO NAHASTEAK

DISOLUZIO URTSUA: Osagai nagusi ura duen disoluzioa

Adibideak: erreka bateko ura eta serum fisiologikoa


ALEAZIOA: Elementu bi edo gehiagok osatzen duten nahaste homogeneoa, gutxienez bat metala denean

Adibideak: Letoia (Cu eta Zn); altzairua (Fe eta C) ; brontzea (Cu eta Sn)


KOLOIDEA: Bi fasez osatutako nahastea: bata, jarraitua, eta bestea, sakabanatua. Partikula nahaste heterogeneoen eta homogeneoen bitarteko tamainakoak dira.

Adibideak: Aerogela, gelatina, lainoa, esnea, maionesa