SUBSTANTZIA PURUAK: Konposizio konstantea du eta ezin da beste substantzia sinpleagotan bereizi prozesu fisikoen bidez.
Bi taldetan sailkatzen dira:
Elementuak: urrea (Au), kobrea(Cu), hidrogenoa (H2), oxigenoa (O2), nitrogenoa (N2)
Konposatuak: ura (H2O), amoniakoa (NH3), gatz arrunta = sodio kloruroa (NaCl)
NAHASTEAK: Konposizio aldakorra du eta hainbat substantzia puru elkartuta eratzen da. Beste substantzia sinpleagotan bereiz daiteke prozesu fisikoen bidez.
Bi taldetan sailkatzen dira:
Homogeneoak edo disoluzioak: itsasoko ura ( NaCl + H2O), airea (O2 + N2)
Heterogeneoak: ura eta harea , granitoa