02. Pascalen printzipioa

14 J: Zer gertatzen da irudiko xiringetan? Zergatik?

15 J: Zer gertatzen da irudiko xiringa indarrez zapaltzerakoan?

Hori eginez gero, esferaren zuloetatik ura ateratzen dela konprobatuko dugu.

Saiakuntza honetatik eta, beste antzeko batzuetatik, ondorio hau ateratzen dugu.

Likido batean presio bat eragiten bada, presio hori oso-osorik likidoaren puntu guztietara hedatzen da intentsitate galerarik gabe.

Hori gertatzen da likidoak, aldi berean, fluidoak eta konprimaezinak direlako.

Emaitza horri Pascalen printzipioa deritzo : Likido batean aplikatutako presioa berehala transmititzen da, intentsitate berberarekin eta norabide guztietan, likidoaren puntu guztietara.

Horren aplikazio garrantzitsua prentsa hidraulikoa dugu.

Enbolo txikian F1 indar bertikala, beherantz, egiten da. Enbolo horren azpian dagoen likidoan presioa honakoa izango da: P1 = F1 / S1

Presio hori galerarik gabe beste enbolora transmititzen da oso-osorik. Ondorioz, P1 = P2

Baina: P2 = F2 / S2, denez, F1 / S1 = F2 / S2

16 J: Irudiak erakusten digu Pascalen printzipioa demostratzeko helburuarekin egindako muntai bat. Bi xiringen diametroak 1,65 cm eta 3,05 cm dira . Xiringa txikian jarri dugun masa 100 g-koa bada, zein da xiringa handian jaso daitekeen masarik handiena?

17 J: Prentsa hidrauliko bat autoak altxatzeko erabiltzen da. Enboloen erradioak 5 eta 25 cm dira eta enbolo txikian egin daitekeen indar maximoa 600 N. Zein da jaso daitekeen autoaren masarik handiena?

18 J: Jasotzaile hidraulikoa: Aurreko simulazioa erabiliz zein da enbolo txikian jarri behar dugun gutxieneko pisua 1000 kg-ko auto bat altxatzeko?


ERNE!! Errore grafikoa dago simulazioan. Azalera aldatzean azaleraren balioa txikiagotu egiten da, irudian azalera handiagotzen den bitartean.

19 J: Freno hidraulikoak: Aurreko simulazioa pasa eta gero freno hidraulikoen funtzionamendua ikus dezakegu.

Aukeratu erantzun zuzena:

a) Barruan dagoen fluidoa gas edo likidoa izan daiteke berezko forma ez dutelako eta ontziaren forma hartzen dutelako.

b) Fluidoa gasa izan behar da gasek konprimagarritasun handia baitute.

c) Fluidoa likidoa izan behar da likidoak ia ia konprimaezinak baitira.

d) Fluidoa gasa edo likidoa izan daiteke.