6.1. Zer da higidura?

Egunero ikusten ditugu pertsonak oinez edo lasterka, ibilgailuak errepidean atzera-aurrera, hegazkinak hegan,...

Erantzun ondorengo galderei:

1. Trena higitzen ari da ala geldirik dago? Arrazoitu erantzuna. Zer jakin beharko genuke ondo erantzuteko?

2. Aztertu ondoko irudiak

a) Agertzen diren pertsonak, higitzen ari dira ala geldirik daude?

b) Badakizu zer ibilbide egin duten?

c) Eta zer desplazamendu izan duten?

d) Zeini dagokio higidura motelena?

3. Bizikletan paseatzera irten zara, eta, bat-batean, bi gurpilak zulatu zaizkizu. Telefonoz deitu, eta bila etortzeko eskatu diozu amari. Non zauden zehazteko, informazio hau eman diozu: “Ama, GI 3440 errepidean nago, 26. kilometroan”. Zer desplazamendu eta zer ibilbide egin beharko du amak zure bila joateko?Zenbat denbora behar izango du zu zauden lekura heltzeko? Horretarako erabili Google Maps