Betaurreko erregulagarriak

Betaurreko erregulagarriak izeneko teknologia barri bat garatu dute okulistarengana joateko aukerraik ez dutenek ikusmena zuzendu ahal izateko. Betaurreko hauen lenteek likido bat dute. Lentearen forma aldatu egiten da likido kopurua doitu ahala.

BETAURREKO ERREGULAGARRIEI BURUZKO IKERKETAK

Ikusmen ezberdineko hiru ikaslek betaurreko erregulagarri pare batekin esperimentua egin dute.

  • Aloñak gertuko eta urrutiko objektuak garbi ikusten du.

  • Denisek urrutiko objektuak garbi ikusten ditu, baina gertukoak lauso.

  • Malenek gertuko objektuak garbi ikusten ditu, baina urrutikoak lauso.

Simulazioa:

Simulazio honetan, lentean jarritako likido kopuruak ikasleek zuhaitz bat behean adierazitako hiru distantzietatik garbi ikusteko duten gaitasunari nola eragiten dion ikusiko duzu.

Simulazio honetako kontrol-aukera guztiek nola funtzionatzen duten ikusteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Mugitu graduatzailea lentearen likido kopurua ezartzeko.

  2. Hautatu zuhaitzarekiko distantzia.

  3. Egin klik "Abiarazi" botoian ikasleak zuhaitza garbi edo lauso ikusiko ote duen jakiteko. Emaitzak taulan gordeko dira.