3.6.1. Nahaste heterogeneoak bereiztea

A. BAHEKETA. Bideoa

Teknika honen bidez, tamaina ezberdineko partikula solidoak dituzten nahaste heterogeneoaren osagaiak bereizteko erabiltzen da.

Baliatutako propietatea partikulen tamaina da.

Prozedura: Bahe desberdinetatik pasa nahastea eta tamainaren arabera batzuk eroriko dira eta beste batzuk bahean geldituko dira.

B. BANAKETA MAGNETIKOA. Bideoa

Teknika honen bidez,nahaste heterogeneoaren osagaietako bat, metal ferromagnetikoa dena ,beste substantzietatik bereiziko dugu.

Baliatutako propietatea propietate ferromagnetikoa da.

Osaga hori iman baten bidez bereizten da gainerako osagaietatik.

Prozedura: Iman bat nahasteari hurbiltzean imanak osagai ferromagnetikoaren zatiak harrapatzen ditu eta horrela osagaiak imanaren bidez bereiz daitezke.

C. IRAGAZKETA. Bideoa

Teknika honen bidez,nahaste heterogeneo bateko solido disolbaezina eta likidoa banantzen dira.

Baliatutako propietatea solidoaren disolbagarritasuna.

Prozedura: likidoa iragazkitik igarotzen da, eta partikula solidoak bertan geratzen dira.

D. DEKANTAZIOA Bideoa

Teknika honen bidez, nahaste heterogeneoetan dentsitate ezberdinak dituzten osagaiak bereizten dira.

Baliatutako propietatea osagaien dentsitatea da.

Prozedura: Prozesu honetan inbutu berezi bat erabiltzen da, dekantazio-inbutua. Inbutu horrek balbula bat du behealdean, eta likidoa argi bananduta daudenean, balbula ireki eta lehenengoa aterako da dentsitate handiena duena, alegia. Garrantzitsua da bi likidoen arteko muga (faseartea) botatzea.