STEAM PROIEKTUA 24-25 :
"ETORKIZUNEKO HIRIA ERAIKITZEN: ENERGETIKOKI ERAGINKORRA DEN HIRIAREN DISEINUA ETA ERAIKUNTZA "
Steam proiektuaren helburuak
❏ Jasangarritasunaren eta energiaren kontsumoaren garrantziari buruzko kontzientzia sustatzea.
❏Emakumeek zientzia eta teknologiaren arloko lanetarako grina eta lidergoa sustatzea.
❏Talde-lana, arazoen ebazpena eta sormena sustatzea.
❏ Proiektuak dokumentatzen ikastea hainbat IKT baliabide erabiliz.
❏ Zientzia eta ingeniaritza arloko emakumeren lana ezagutzea, erreferente femeninoak izan ditzaten.
❏ Teknologia berriak (simulazioak, sentsoreak, VR eta AR) barne hartzen dituzten metodologiak , proiektuetan oinarritutako metodologiak eta abar aplikazioan aurrera egitea.
Proiektuaren azalpen laburra , antolaketa , jarduera esanguratsuak.
DBH4 mailan Fisika eta Kimika ikasgaia egiten duten ikasleekin burutuko da, Teknologia Plastika eta Ekonomiako mintegiekin lankidetzan.
Etorkizuneko hiri maketa bat egingo du gela bakoitzak, eta bertan kokatzeko hainbat eraikuntzak diseinatu beharko dituzte energia berriztagarriak ezarriz: eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, energia eolikoa, hidrogenozko erregai-pila edo/eta energia geotermikoa.
Ikasleek ere eragin ekonomikoa aztertuko dute , hain zuzen ere, energetikoki eraginkorrak diren etxeen eraikuntza epe luzerako errentagarria izan daitekeela frogatzean, energia-kostuak aurrezten baititu.
Talde-lana antolatzeko ikaskuntza kooperatibo moduan lan egingo dute. Taldekide bakoitzak rol bat betetzen du (koordinatzailea, ikuskatzailea, bozeramailea eta idazkaria) eta horrek funtzio batzuk bere gain hartzea dakar, taldeak bere eginkizuna eraginkortasun handiagoz bete ahal izan dezan. Koordinatzailea neska bat izango da.
Urtean zehar SARE STEAM katalogoari esker hainbat jardueretan parte hartuko dute eta neskei zuzenduta dauden batzuetan batez ere, esate baterako CIC Nanogunek antolatutako tailerrak neskentzat.
Horretaz aparte Otsailak 11n, Nazioarteko Neska eta Emakume Zientzialarien eguna ospatzeko ikastetxean World-Kafe antolatuko dugu bost edo sei emakume zientzialari desberdinak gonbidatuz. Gune honetan gure ikasleek (neskak batez ere) aukera izango dute kanpoko zientzialariekin hitz egiteko eta sortzen diren zalantzak galdetzeko.
Azkenik, maila desberdinetako ikasleek Zientzia eta Emakume Zientzialariari buruzko Escape Room desberdin batzuk gauzatuko dituzte.
Proiektua zabaltzearren hurrengo blogean urtean zehar garatutako proiektuan jarduerak, formakuntzak... adierazita daude: