03. Presioa gasetan

Presio atmosferikoa

Gure planeta, Lurra, atmosfera izeneko gas geruza batez inguratua dago.

Ondorioz, Lur azalean dauden gorputz guztiek, gas horren baitan murgilduta gaudelako,

presioa jasaten dugu, nahiz eta gure zentzumenak hori nabaritu ez.

Presio horri presio atmosferikoa deitzen diogu.

Presio atmosferikoaren balioa Lur azalean da atmosferak 1 m2-ko azalera batean egiten duen presioa.

Ondoren presio atmosferikoaren existentzia nabarmentzen duten hainbat saiakuntza aztertuko ditugu.

  • 31.J: Aurrena urez beteta eta ahozpez jarritako edalontziarena izango da. Zergatik ez da erortzen papera?

  • 32.J: Hurrengo saiakuntza argazkikoa da.

Kanpaiaren barruan globo bat dago. Hutsa egiten goazen neurrian globoa puzten doa.

Zergatik gertatzen da hori?

Hori gertatzen da globoaren barruko aireak kanpo aldera egiten duelako presioa globoaren kanpo aldeko airea kentzerakoan.

  • 33.J: Magdeburgoko esferaerdien saiakuntza presioa atmosferikoaren existentziaren froga da. Irudiko esferaerdietan huts ponparen bitartez hutsa egin da eta, ikusten denez, ez da erraza bi erdiak banantzea. Zergatik?

  • 34.J: Freskagarri bat lastotxo batez edaten ari garenean, hari zulo bat egiten badiogu ezin dugu likidoa edan. Zergatik?


Freskagarri bat lastotxo batez edan dezakegu airearen presioari esker. Lastoaren barruko airea kentzerakoan, kanpoko aireak egindako presioari esker igotzen da likidoa. Lastotxoan zulo bat egiten badugu, ezin dugu ura ponpatu eta ondorioz edan, izan ere, zulotik airea sartzen da etengabe eta ezin dugu lastoaren barruan hutsa egin.

  • 35.J: Hermetikoki itxita dagoen botila bat huts-ponpara konektatzerakoan, hura uzkurtu egiten da. Nola azaltzen duzu hori?

http://www.youtube.com/watch?v=GwQy28DAm5Q

Presio atmosferikoaren balioa neurtu zuen lehen fisikaria Evangelista Torricelli izan zen eta, horretarako honako esperimentua burutu zuen.

Beirazko hodi bat merkurioz bete zuen (horretarako hodia 45º inguru etzanda egon behar da; bertikalean badago, azpian aire poltsa sortzen da eta ezin da bete. Gainetik merkurioa elementu arriskutsua da giza osasunerako). Merkurioz beteriko ontzi batean sartu zuen Merkurioaren altuera hodiaren barruan, egoera normalean, 760 mm da.

Beraz, presio atmosferikoa eta merkuriozko zutabeak egiten duen presioa berdinak dira.

  • 36.J: Kalkula ezazu presio atmosferikoaren balioa Torricelliren esperimentutik datuetatik baliatuta

Datuak: dMERKURIOA= 13.600 kg/m3 ; h=760 mmHg


Itsas mailako presio atmosferikoaren balioari atmosfera (atm) izena jarri zioten

Presio atmosferiko normala = 760 mm Hg = 101.300 Pa = 1.013 mb (milibar=hPa) = 1 atm

Altuera eta presio atmosferikoa.

Klikatu 1.simulazioa eta bete ondoko taula

ALTUERA (m) PRESIOA (mb)

1.saiakera

2.saiakera

3.saiakera

4.saiakera

5.saiakera

Zer ondoriozta dezakegu?

Egin ezazu presioa(mb)-altuera(m) grafikoa.

Presioaren kalkulua edozein altueratan

p1 = dairea · g · h1 ; h1: Itsas mailaren sakonera atmosferaren goi ertzarekiko.

p2 = dairea · g · h2 ; h2: Tontorraren sakonera atmosferaren goi ertzarekiko.

Presio diferentzia:

  • 37.J: 1 m luze den hodi bat merkurioz bete ondoren ahozpez jarri eta merkurioa duen ontzian sartzen da. Horrela, hodi barruko merkurioa jaitsi egiten da 78 cm-ko altuera izan arte . Zein da presioa A, B, C, D eta E puntuetan? (dHg = 13,6 g / cm3).

  • 38.J: Kalkula ezazu presio atmosferikoaren beherapena itsas mailan gora 100 m igotzean. Datua : d airea = 1,293 kg / m3.

Presioa neurtzeko oinarrizko bi gailu mota daude: barometroak, presio atmosferikoa neurtzeko erabiltzen direnak; eta, manometroak, ontzi itxietako fluido baten presioa neurtzeko erabiltzen direnak.

  • 39.J: Barometro batek 760 mm Hg adierazi ditu eraikin baten behealdean eta 74 cm goiko zabaltzan. Kalkulatu eraikin horren altuera. dairea = 1,293 kg / m3.

  • 40.J:Globo aerostatiko bateko bidaiariak 500 m-ko altueran daude. Airearen dentsitatea 1,2 g / L bada, zein da jasaten duten presioa? Eman presioa lau unitateetan.

Meteorologia

  • 41.J: Ikusi ondoko irudia arretaz eta erantzun itzazu ondoko galderak

a) Zer dago Sizilia eta Sardiniaren artean A antizikloia edo D depresioa? Eta Britainiar Uharteetan?

b) Ze haize-mota egongo da Britainiar Uharteetan eta Kanariar Uharteetan?

c) Gorkak globo aerostatiko bat Donostiatik Siziliara eraman nahi du. Horretarako egun honetako iragarritako isobara mapa lortu du.

1) Zer gertatuko zaio globoari?

2) Eta Irlandara joan nahi baldin badu?

Arkimedesen printzipioa

Gasek ere bultzada eragiten diete gorputz guztiei.

Klikatu 2.simulazioa eta erantzun test horretan dauden galderak

  • 42.J: Heliozko globo bat 2 litroko bolumena du eta 1 g-ko masa (bilgarria eta sokak). Kalkulatu:

a) Airearen bultzada indarra

b) Helioaren pisua

c) Globoaren pisu osoa

d) Globoan eragiten duen indar ordezkaria

e) Zein da sokatik zintzilikatu behar den masa globoak gora ez egiteko?

  • 43.J: Globo aerostatiko batek 1000 m3-ko berotutako aire bolumena gordetzen du. Globoaren ekipamendua 300 kg da. Kalkulatu:

a) Aire beroaren pisua.

b) Bultzadaren balioa.

c) Globoaren pisu osoa (aire beroarena gehi ekipamenduarena).

d) Gorantz tiratzen duen indar ordezkaria.

e) Azelerazioa.

Datuak: daire beroa = 0,8 kg / m3 ; dairea = 1,3 kg / m3

  • 44.J:1-kg-ko masa duen lasto fardel baten neurriak honako hauek dira:

0,5 m luze, 0,5 m zabal eta 0,4 m lodi. Modu berean 1 kg masa duen

burdinazko zilindro baten bolumena 125 cm3 da.

Airearen dentsitatea 1,2 g/L bada:

a) Kalkulatu bakoitzak airean jasaten duen bultzada.

b) Zein izango litzateke bakoitzaren pisua airerik ez balego?