4.1.2.1. Materiaren egituran sakonduz

John Dalton zientzialariak teoria hau proposatu zuen:

· Substantzia guztiak atomo izeneko oso partikula txikiz eta zatiezinez daude osatuta.

· Zenbait atomo daude, eta zenbait propietateri esker bereizten dira.

Elementu kimiko bakoitza atomo berdinez dago osatuta, eta atomo horiek, aldi berean, beste elementu kimiko batzuen atomoen desberdinak dira.

Konposatu kimikoak bi atomo desberdin edo gehiago elkartzean osatzen dira. Gainera,substantzia jakin bat osatzeko elkartzen diren mota bakoitzeko atomoen proportzioa bera da beti.

Nahasteak elementuen nahasteak, konposatuen nahasteak edo elementu eta konposatuen arteko nahasteak izan daitezke.