1.1. Higidura erlatiboa da.Erreferentzia-sistema

Erreferentzia-sistema bat espazioko elementu edo puntu finko bat da, eta, harekiko, gorputz baten higidura deskriba daiteke.

Beraz, objektu bat geldirik egon daiteke erreferentzia jatorri batekiko, eta higitzen beste batekiko. Hala, objektu baten higidura zein den zehatz adierazteko, erreferentzia-jatorria aipatu behar dugu (erreferentzia-jatorritzat edozein puntu har genezake). Puntu horretan kokatuta higidura aztertzen ari den pertsonari behatzaile deitzen zaio.

4.ERREFERENTZIA-SISTEMA I : Adierazi A egoeran ea kanpoko behatzaile batekiko trena higituko den eta B egoeran ea trenarekiko mutikoa higitzen den.

5.ERREFERENTZIA-SISTEMA II : Adierazi zer gertatzen den ardatzak aldatu egiten ditugunean