Erregai fosilak

Zentral elektriko askotan karbonoan oinarritutako erregaia erretzen dute eta karbono dioxidoa (CO2) isurtzen dute. Atmosferara askatutako CO2-ak kalte egiten dio klima globalari. Ingeniariek hainbat estrategia erabili dituzte atmosferara askatzen den CO2 kopurua murrizteko.


Estrategia horietako bat erregai fosilak erre beharrean bioerregaiak erretzea da. Erregai fosilak denbora luzea hilik daramaten organismoetatik etortzen dira eta bioerregaia, berriz, bizi eta hil berriak diren landareetatik.


Beste estrategia bat zentral elektrikoek isurtzen duten CO2-aren zati bat atzematea eta lur azpian sakon edo ozeanoan gordetzea da. Estrategia horri karbonoa harrapatzea eta gordetzea esaten zaio.


Erantzun 1. eta 2. galdera



Karbonoa harrapatzea eta gordetzea


Karbonoa harrapatu eta gordetzeko, zentral elektrikoek isuritako CO2-aren zati bat harrapatu eta atmosferara askatu ezin den tokian gorde behar da. CO2 gordetzeko moduko tokietako bat ozeanoa da, CO2 disolbatu egiten baita uretan.


Zientzialariek eredu matematiko bat garatu dute CO2 ozeanora hiru sakoneratan (800 metrora, 1.500 metrora eta 3.000 metrora) punpatu ondoren gordeta jarraitzen duen CO2-aren ehunekoa kalkulatzeko.Eredu horrek CO2 ozeanora 2000.urtean punpatu izan balitz bezala egiten ditu kalkuluak. Beheko grafikoak erduaren emaitzak erakusten ditu.

Erantzun 3. galdera