2.5. Ariketa interaktiboak

1.ARIKETA. PLANO INKLINATUA MARRUSKADURARIK GABE.

15 kg-ko objektu bat utzi dugu erortzen plano inklinatu batean behera. Indar normala 103,94 N-ekoa bada:

a) marraztu indar-diagrama

b) kalkula ezazu objektuaren azelerazioa ( Soluzioa: a=6,93 m/s2 )

Sartu ondoko estekan eta zuzendu zure ariketa: Plano inklinatua marruskadurarik gabe

2.ARIKETA. PLANO INKLINATUA MARRUSKADURAREKIN .

10 kg-ko objektu bat utzi dugu erortzen plano inklinatu batean behera. Indar normala 84,87 N-ekoa bada:

a) marraztu indar-diagrama

b) kalkula ezazu objektuaren azelerazioa marruskadura-koefizientea irudian agertzen dena izanik.

(Soluzioa: a=0,66 m/s2)

c) kalkula ezazu objektuaren abiadura behean dagoenean,geldiunetik hasten denean planoaren luzera 5,28 m-koa dela jakinik.

(v=2,64 m/s)


Sartu ondoko estekan eta zuzendu zure ariketa: Plano inklinatua marruskadurarekin

3.ARIKETA. POLEA ETA BI MASA (Atwooden makina)

Aztertu irudian agertzen den sistema:

a) Adierazi grafikoki bi gorputzetan eragiten duten indarrak

b) Esan zein den higiduraren noranzkoa

c) Kalkulatu sistemaren azelerazioa ( Soluzioa: a=1,40 m/s2)


Sartu ondoko estekan eta zuzendu zure ariketa: Polea eta bi masa

4.ARIKETA. PLANO HORIZONTALA, POLEA ETA BI MASA

Ondoko sisteman m1 = 100 g-koa da eta m2 = 400 g-koa. Marruskadura koefizientea 0,1ekoa izanik.

a) Marraztu indar diagrama

b) Kalkulatu sistemaren azelerazioa ( Soluzioa: a=1,177 m/s2 )


Sartu ondoko estekan eta zuzendu zure ariketa: Plano horizontala, polea eta bi masa