5.3.3.Lotura metalikoa

Lotura metalikoa duten substantziek sareak eratzen dituzte. Sare horien osagaiak katioiak dira, ugariak eta hodei elektroniko batez inguratuak.

METALEN BARNE-EGITURA

  • Metalen atomoek ez dute molekularik eratzen. Horren ordez, ordenan kokatzen dira, ahalik eta kristal egitura trinkoena sortzeko.

  • Atomo bakoitzak bere balentzia-elektroiak askatzen ditu , eta ioi positibo bihurtzen da.

  • Atomo guztien balentzia-elektroiek hodei elektroniko bat osatzen dute. Hodeia egituraren hutsarteetatik mugi daiteke.

Elektroi-hodeiaren eta ioi positiboen arteko elkarreraginak metalaren egonkortasu-na bermatzen du.

PROPIETATEAK

  • Oro har,fusio-puntu altua dute.
  • Dentsitate handia dute.
  • Fusio-egoeran disolbagarriak direnez elkarrekiko, aleazioak eratzen dituzte.
  • Beroaren eroale onak dira.
  • Elektrizitatearen eroale onak dira.
  • Tentsio mekaniko baten eraginpean, deformatu egiten dira, baina ez hausteraino.