Badakigu zer abiaduratan joan behar dugun falta den zatian, isunik ez izateko. Baina zer gertatzen da abiadura gutxitzen dugunean?
Eman dezagun amak 3 segundoan zapaldu duela balazta abiadura gutxitzeko. Zer higidura mota izan dugu tarte horretan, lerro zuzenean goazela suposatuz?
Azelerazioa denbora-unitate bakoitzeko abiadura-aldakuntza da, eta higikari baten abiadura-aldaketaren bizkortasuna adierazten du.
Azelerazioak ikur positiboa badu higikariak abiadura handitzen du eta ikur negatiboa badu higikariak abiadura murrizten du.
Azelerazioa kalkulatzeko ondoko formula erabiliko dugu: