Gorputz baten higidura aztertzeko espazioko puntu bat edo puntu multzo bat hartzen dugu erreferentziatzat. Eta horri erreferentzia puntu deritzo.
Gorputz bat higitzen ari da, baldin eta posizioz aldatzen bada erreferentzia-sistemarekiko. Hala izan ezean, pausagune-egoeran dagoela esango dugu.