1.4. Higiduraren elementuak: ibilitako distantzia

14.- 1.3. atalean 9.ariketan, bat datoz denbora tarte osoan izandako desplazamendua eta ibilitako distantzia? Zergatik?

15. eta 16. ariketetan proposatzen zaizkizun simulazioak egin aurretik, jo Interneteko helbide honetara, ibilitako distantzia eta desplazamendu kontzeptuak ondo bereizteko.

http://www.educaplus.org/movi/2_4distancia.html

Irudi hauetan ere desberdintasuna ikus dezakezu

15.- Higikari bat behatzailea dagoen puntutik irten da, eta 10 km egin ditu eskuinerantz eta gero beste 6 km egin ditu atzerantz, bide beretik.

a) Adierazi OX ardatzean higikariaren posizioak, hasierakoa eta amaierakoa, ondo bereziturik.

b) Zenbateko desplazamendua izan du? Zein izan da ibilitako distantzia?

16.- Irudi honetan, auto batek hainbat unetan izan dituen posizioak daude adierazita:

a) Non dago higikaria 25 s-ko unean?

b) Zer distantzia egin du tarte horretan?

c) Zer distantzia egin du [5 s - 10 s] tartean?

Ibilitako distantzia (s) da higikariak ibilbidean egindako distantzia. Nazioarteko Unitate Sisteman, metrotan neurtzen da.