INDARRA ENERGIA AL DA?
Indarra eta energia sarri nahasten diren kontzeptuak dira. Bi kontzeptu horiek bereizten laguntzeko honako galdera hauek proposatzen zaizkizu.
- Energia behar al da liburua jasotzeko? Zenbat gutxienez?
-Indarra behar al da liburua jasotzeko? Zenbat gutxienez?
-Eta apalategian egoteko, energia behar al da?Zenbat? Indarrik egin behar al da? Zenbat?
Adibide hauetatik honakoa ikusten dugu. Energia gorputzen propietatea da gorputzek daukaten zerbait. Aitzitik, indarra ez da gorputzen propietate bat, indarra gorputzen arteko interakzioa da. Gorputz batek beste batean indarra eragiten du eta azken honek aurrekoan indar berdinez erantzuten dio.