5.3.1.Lotura ionikoa

Lotura ionikoa sortzen da elektroien transferentzia metaletik ez-metalera gertatzen denean.

Lotura ionikoa konposatu ionikoko ioi positiboen eta ioi negatiboen artean ageri den erakarpen elektrostatikoa da.

IOIEN ERAKETA

Elementu metalikoak (sodioak) bere azken mailako elektroia galtzen du, eta horrela, ioi positiboa bihurtzen da.

Elementu ez-metalikoak (sufreak) bi elektroi irabazten ditu bere azken mailan, eta sulfuro ioi negatiboa bihurtzen da.

LOTURA IONIKOEN ERAKETA

Lotura ionikoa sortzen da Na-k bere elektroia ematen diolako S-ari. Sodioak elektroi bakarra galtzen duenez eta sufreak bi elektroi onar ditzakeenez, bi ioi sodio behar dira sulfuro ioi bakoitzeko. Ioi positiboak eta ioi negatiboak elkartuta gelditzen dira haien artean agertu diren erakarpen indar elektrostatikoen ondorioz.

KRISTAL IONIKOAREN ERAKETA

Behin ioi positiboak eta negatiboak eratuta, espazioan ordanatzen dira geometrikoki, kristal-sare bat osatuz.

Ioi bakoitzak aurkako zeinuko ioi kopuru bat, zehatza, izan behar du inguruan, ahalik eta hurbilen izan dadin.Kopuru horri koordinazio-indizea esaten zaio.

Konposatu ioniko ugari daude, besteak beste:

  • Gatz bitarrak: NaCl, MgF2, KCl,....
  • Gatz hirutarrak: KClO3, NaNO3, CaCO3,...
  • Oxido eta hidroxido batzuk: CaO, MgO,NaOH,KOH,...

KONPOSATU IONIKOEN PROPIETATEAK

  • Giro-tenperaturan, fusio-puntu altua duen solidoak dira.
  • Hauskorrak dira.
  • Disolbagarriak dira uretan.
  • Egoera solidoan daudenean, ez dute elektrizitaterik eroaten.
  • Eroaleak dira disoluzioan edo urtuta daudenean.