8.1.2.2. Energia berriztagarriak

Nondik lortzen da?

Presagainetan lortzen da, ibaietako urtegietan pilatutako uretatik.

Urak turbina batean zehar igarotzean turbina biratzen da eta horren ondorioz sorgailuak elektrizitatea sortzen du.

Energia mota

Energia potentziala -----> Energia zinetikoa -------> Energia elektrikoa

Zentral hidroelektrikoetan gertatzen da.

Alde onak

-Zentral hidroelektrikoek oso mantentze-lan gutxi dute.

-Ez du ez hondakinik ez kutsatzailerik sortzen

-Urtegiek uholdeak kontrolatzen laguntzen dute.

Alde txarrak

-Garraioa garestia da

-Erabiltzen den ur kantitatea eguraldiaren araberakoa da.

-Urtegiak egiteko oso lur-hedadura zabalak urez bete behar dira ----> higadura, lur emankorrak galdu eta bioaniztasuna txikitu egiten da.

-Presagaina apurtzeko arriskua dago.


EGUZKI ENERGIA

Nondik lortzen da?

Eguzkitik iristen da erradiazio elektromagnetiko gisa.

Energia mota

Termikoa ----> kolektore tresnetan

Fotovoltaikoa -------> panel fotovoltaikoen bidez

Alde onak

-Iturri agorrezina da

-Energia garbia da

-Oso merkea da

-Erregai fosilekiko energia mendekotasuna gutxitzen du.

Alde txarrak

-Zenbait faktorek baldintzatzen dute haren erabilera: latitudeak, urte-sasoiak, egunaren eta gauaren segidak eta hodeiek.

-Ezin da metatu.

-Eskala handian erabiltzeko biltze-sistemak lur-azalera handiak hartzen dituzte.



ENERGIA EOLIKOA

Nondik lortzen da?

Haizearen mugimenduak eragiten du

Energia mota

Zinetikoa, airesorgailuak erabiltzen dira

Alde onak

-Haizea ez da agortzen eta doakoa da.

-Airesorgailuek instalazio- eta mantentze- kostu txikiak dituzte.

-Errendimendu handia lortzen da.

-Egun erregai fosilekiko dugun energia-mendekotasuna txikitzen du.

Alde txarrak

-Aldizkakoa eta ausazkoa da,haizearen mendean dago.

-Ezin da metatu.

-Airesorgailuak arriskuak dira hegaztientzat.

-Parke eolikoek lur-eremu handiak behar dituzte.

-Airesorgailuek eragina dute paisaian.

-Interferentziak sortzen ditu radarretan, telebistan, irratian, etab.



BIOMASA

Nondik lortzen da?

Animalia- edo landare-jatorriko materia organikoa da, eraldaketa naturaletik edo artifizialetik lor daiteke.

Hiru modutan lortzen da:

-Kardua, erremolatxa eta zerealak landatuz

-Etxeko hondakinak,nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak eta basokoak aprobetxatuz.

-Zenbait landare-espezie kimikoki edo biologikoki aldatuz energia-produktuak lortzeko (etanola eta biodiesela)

Energia mota

Aprobetxatzeko lehenengo gauza trinkotzea eta lehortzea.

Hiru erabilera nagusi ditu:

-gasa lortzeko (biogasa)

-bero energia

-energia elektrikoa

Alde onak

-Hondakin gutxi sortzen ditu

-Erregai fosilek baino gutxiago kutsatzen dute.

-Hondakinak erabiltzen dira

Alde txarrak

-Energia-errendimendu txikia du

-Fresko dagoenean, bolumen handia hartzen du, beraz zaila da maneiatzea eta garraiatzea.


ENERGIA GEOTERMIKOA

Nondik lortzen da?

Lurraren barruan pilatutako berotik lor daitekeen energia da.

Erabili ahal izateko , Lurraren gainazala zulatu behar da.

Energia mota

Egun, eremu bolkanikoetan eta ur termaletako eremuetan erabiltzen da.

Lurraren barruko beroa, berokuntzarako eta igerilekuen klimatizaziorako.

Alde onak

-Ez du hondakinik sortzen eta agorrezina da.

-Zenbait herrialdetan, errentagarria da energia elektrikoa sortzeko

Alde txarrak

-Hobi geotermikoak aurkitzea zaila eta garestia da.

-Ustiatzea eta mantentzea oso garestia izan daiteke.




MAREA-ENERGIA

Nondik lortzen da?

Itsasoko uraren mugimendutik -nagusiki mareetatik- lortzen den energia da.

Energia mota

Mareagorako ur-mailaren eta mareabehera-koaren arteko aldearen ondorioz urak energia zinetikoa izan dezake Þ energia elektrikoa

Alde onak

-Garbia da.

-Ez du hondakinik sortzen.

-Ia agorrezina da.

Alde txarrak

-Hurbileko ekosistemetan eragina izan dezake.

-Oso leku gutxitan erabil daiteke.

-Energia-errendimendu txikia du.

-Goi-mailako teknologia behar daÞ oso garestia da.