1.3. Indarrek gorputzen abiadura aldatzen dute

Eman dezagun skate baten gainean dagoen mutil bat geldirik dagoela. Zer gertatzen da mutilari indar bat aplikatzen badiogu?

Eta indarrarrik ez bada agertzen geldituko al da?

Newtonen lehenengo legea: gorputz batek pausaguneko edo higidura zuzen uniformeko (HZU) egoeran jarraituko du, baldin eta hari eragiten dion indarrik ez badago.

Aztertu eta azaldu ondoko egoeratan zer gertatzen den

Supermerkatuan indar bera egingo bagenie orgatxo huts bati eta erosketaz betetako beste orgatxo bati?

Zeinek izango luke azelerazio handiagoa?

Newtonen bigarren legea: gorputz baten azelerazioa edo abiadura-aldaketa aplikatutako indarrarekiko proportzionala da.

F = m· a (1 N = 1 kg · 1 m/s2 )

DINAMIKA: Indarren eta gorputzen higiduraren arteko erlazioa aztertzen duen fisikaren adarra da.