5. Dentsitatea

Substantzia baten dentsitatea masa eta bolumenaren arteko zatiketa da:

Dentsitatea = Masa/Bolumena d = m/V

Masa eta bolumena propietate orokorrak dira, hots,materia guztiaren ezaugarriak dira eta kantitatearen araberakoak dira materia definitzen lagunduz. Dentsitatea berariazko propietatea da substantziak bereizteko aukera ematen duelako. Adibidez, kobrearen lagin desberdinek (1,00 g, 10,5 g, 264 g-koakā€¦) dentsitate bera, 8,96 g/cm3, dute.

Dentsitatea kalkulatzeko masa eta bolumena neurtu beharko ditugu.

Klikatu ondokoa: Propiedades: Densidad , egin ariketa interaktiboa eta erantzun:

1. Neurtu esferaren dentsitatea: Neurtu balantzan esferaren masa eta probetan bere bolumena. Sartu kalkulatutako balioak eta kalkulatu dentsitatea.

2. Neurtu urrezko laginaren dentsitatea: Jarraitu aurreko atalean egindako prozedura bere dentsitatea kalkulatzeko.

3. Ikertzeko: Dentsitatea berariazko propietatea da substantziak identifikatzeko . Esferaren dentsitatea lortu ondoren begira ezazu taula periodikoan eta zein den esferaren metala jakingo duzu:

Esfera ...................zkoa da