1.1. HIDROKARBURO ASEAK, PARAFINAK edo ALKANOAK
Karbono-atomoen arteko lotura bakunekin osatutako hidrokarburoei aseak, parafinak edo alkanoak deitzen zaie. Ondokoetan sailka daitezke: katea irekiko aseak(katea linealeko alkanoak) , katea adarkatudun aseak eta hidrokarburo zikliko aseak
1.1.1. Katea linealeko alkano alifatikoak
Izendatzeko –ano atzizkiaz bukatzen dira eta karbonozko atomo-kopurua adierazteko aurrizki bat erabiltzen da:
CH4 metanoa CH3-(CH2)5-CH3 heptanoa
CH3-CH3 etanoa CH3-(CH2)6-CH3 oktanoa
CH3-CH2-CH3 propanoa CH3-(CH2)7-CH3 nonanoa
CH3-CH2- CH2-CH3 butanoa CH3-(CH2)8-CH3 dekanoa
CH3-(CH2)3-CH3 pentanoa CH3-(CH2)9-CH3 undekanoa
CH3-(CH2)4 -CH3 hexanoa CH3-(CH2)10-CH3 dodekanoa
Beste konposatu batzuek: tridekanoa (13) , tetradekanoa (14), pentadekanoa (15),
hexadekanoa (16), heptadekanoa (17), oktadekanoa (18), nonadekanoa (19), eikosanoa (20), heneikosanoa (21), dokosanoa (22), trikosanoa (23), tetrakosanoa (24),…, triakontanoa (30),…, tetrakontanoa (40), eta abar.
1.1.2. Alkano alifatiko adarkatuak
Hidrokarburo batean hidrogeno bat galtzen denean geratzen denari erradikala deitzen zaio. Hauek izendatzeko hidrokarburoaren bukaerako –ano –ilo-z aldatzen da.
CH3- metiloa
CH3-CH2- etiloa
CH3-CH2-CH2- propiloa
CH3-CH2- CH2-CH2- butiloa
Katea adarkatua duten alkanoak honela izendatzen dira:
1.1.3. Zikloalkanoak
Karbono-atomo kopuru berdineko kate irekia duen alkanoaren izenaren aurrean ziklo- aurrizkia jartzen da.
1.2. ALKENOAK edo OLEFINAK.
Karbono-atomoen artean lotura bikoitz bat edo gehiago dauzkaten hidrokarburoak dira.
Ondoko arau hauen arabera izendatzen dira:
1.3.ALKINOAK edo AZETILENOAK
Karbono-atomoen artean lotura hirukoitz bat edo gehiago dauzkaten hidrokarburoak dira.
Alkenoetan azaldutakoa alkinoetan ere erabiliko dugu atzizkia bakarrik aldatuko dugu –eno jarri ordez –ino jarriko dugu.
1.4. HIDROKARBURO AROMATIKOAK edo ARENOAK
Bentzeno-eraztunean egon daitezkeen ordezkatzaileak, erradikalak bezala izendatzen dira bukaeran bentzeno hitza erantsiz.
Adibideak:
a) Toluenoa (metilbentzenoa)
b) Etilbentzenoa
c) 1,2-dimetilbentzenoa
1,3-dimetilbentzenoa
1,4-dimetilbentzenoa
d) Etenilbentzenoa (estirenoa)