2. Bolumena eta edukiera

2.1.BOLUMENA

Bolumena gorputz batek hartzen duen espazioa neurtzeko magnitudea da.

Bolumena nola neurtzen den

Bolumena luzeratik eratorritako magnitudea da. Nazioarteko Sisteman, bolumen-unitatea metro kubikoa da (m3).

Gorputz baten bolumena zenbatekoa den jakiteko, zenbait metodo erabiltzen dira, egoeraren eta formaren arabera.

  • Forma erregularreko solidoak. Bolumena kalkulatzeko, formari dagokion ekuazio matematikoa erabiliko dugu.

(Adibidea: BKUTXA= luzera x zabalera x altuera)

  • Forma irregularreko objektuak.Bolumena kalkulatzeko, urez betetako probeta graduatu batean sartu eta desplazatutako ur-bolumena neurtu behar dugu.

  • Likidoak. Bolumena neurtzeko, ontzi graduatuak erabiltzen dira; esate baterako, probeta.

  • Gasak.Ontzi graduatuak erabiltzen dira, alderantziz jarrita, eta desplazatutako ur-bolumena neurtzen da.

Bolumena

5. ariketa: Adierazi m3-tan 1250 cm3:

6. ariketa: Adierazi dm3-tan 0,0000675 dam3:

2.2.EDUKIERA

Batzuetan, likido baten bolumena adierazi nahi dugunean ,likidoa duen ontziaren edukiera zehazten dugu.Edukiera-unitatea litroa da (L). 1 dm-ko ertza duen kuboaren bolumenaren baliokidea. Beraz, 1L = 1dm3

7. ariketa: Adierazi daL-tan 1250 cL:

8. ariketa: Adierazi cL-tan 0,0589 kL:

Bolumen- eta edukiera-unitateen arteko erlazioa

9. ariketa: Adierazi dm3-tan 546,32 mL:

10. ariketa: Adierazi mL-tan 9,33 m3: