02.Indarrak.Dinamika

Gorputzen higiduren eta higidura horiek sortarazten dituzten indarren arteko erlazioa aztertzen duen Fisikaren atalari dinamika deritzo.

ARAZO EGOERA

INDAR hitza askotan erabiltzen dugu, baina zer dira indarrak? Indar guztiak al dira berdinak? Zenbat indar mota ezagutzen dituzu?

Indar guztiek eragiten dute berdin?

Indar berdina egingo dugu harria mugitzean ondoko kasuetan?

Guk egin behar dugun makilaren gaineko indarra berdina izango da berdea,gorria edo urdina ukitu nahi badugu? Noranzkoa eta norabidea berdinak izango al dira?

Has gaitezen ikasgaia aztertzen eta amaieran gai izango zara aurreko galderen erantzunak ezagutzeko.