3.2.Substantzia puruak

SUBSTANTZIA PURUA: konposizio kimiko konstantea duen materia homogeneoa da.

Substantzia puru bakoitzak berezko propietate fisiko jakin batzuk ditu eta horrek bereizten ditu bata bestetik. Garrantzitsuenak dira irakite-tenperatura, fusio-tenperatura eta dentsitatea.

Adibidea: Izotza urtzean ura lortzen da; izaera ez da aldatu. Eta irakite-tenperatura ere beti konstantea da.

Substantzia puruen ezaugarriak:

    • Partikula berdinez osatuta daude.
    • Konposizio finkoa dute.
    • Propietate jakin batzuk dituzte.
    • Ezin dira prozesu fisikoen bidez beste substantzia sinleagotan bereizi.