3.6.2. Nahaste homogeneoak bereiztea

E. KROMATOGRAFIA. Bideoa

Teknika honen bidez,nahaste homogeneoen osagaiak banantzeko erabiltzen da, osagai horiek disolbatzaileekiko afinitate desberdina dutela aprobetxatuz.

Nahasteko substantzia bakoitzak abiadura jakin batean egiten du gora euskarrian zehar.

Prozedura: aurreko muntaia jarrita disolbatzaile batek (urak edo alkoholak, adibidez) euskarri solido batean (paperean) arrastatzen du disolbatuta dauden substantzien nahastea. Nahasteko substantzia bakoitzak abiadura jakin batean egiten du gora euskarrian zehar, eta horri esker banatzen ditugu substantzia batzuk besteetatik.

F. KRISTALIZAZIOA. Bideoa

Teknika honen bidez,nahaste homogeneo baten osagaiak banantzeko. Prozesu hau oso egokia da likidoetan disolbaturiko solidoak banantzeko.

Baliatutako propietatea kristalizazioa da.

Kristalizadorea

Prozedura: horretarako, likidoa lurruntzen utzi, eta kristalizadorean solutuaren kristal solidoak eskuratuko ditugu.

G. DESTILAZIOA. Bideoa

Teknika honen bidez,nahaste homogeneo baten osagaiak banantzeko. Prozesu hau erabiltzen da oso tenperatura desberdinetan irakiten duten bi likido nahaskor (nahas daitezkeenak) edo disolbatuta solido bat duen likido bat banantzeko.

Baliatutako propietatea irakite-puntua da.

Prozedura : horretarako, nahastea apurka-apurka berotzen da osagai bakoitzaren irakite-tenperaturara iritsi arte. Nahastea berotzen hasi, eta, une batean, lehen likidoa irakiten hasiko da; tenperatura ez da aldatzen harik eta likido hori guztiz lurrundu arte. Ondoren, tenperaturak gora egingo du berriro, beste osagai baten irakite-tenperaturara iritsi arte; likido hori erabat lurrundu arte ere, tenperatura ez da aldatuko. Eta horrela jarraitzen da likido guztiak elkarrengandik bereizi arte.