03. Indarrak eta presioa

ARAZO-EGOERA


ARKIMEDES, URREA, DENTSITATEA ETA IRUZURTI HARRAPATUA


Sirakusako erregeak koroa berria nahi zuen, eta 4 kg urre eman nahi zion bere urreginari urrezko koroa egiteko. Urreginak bere lana bukatu zuenean, erregearengana joan eta bai, masa berdina zuen koroa itzuli zion. Baina guztiz urrezkoa al zen, ala, urrea beste metal bat merkeago batekin nahastuta al zegoen, eta beraz, urreginak urre zati bat berarentzat gordeta al zeukan?


Susmo hori zuen erregeak. Hala, garai hartako jakintsurik handiena deitu zuen, Arkimedes, ea honek urregina erregea engainatu nahian ote zebilen argitzen zion. Koroa desegin gabe, badaezpada (bazitekeen urregina ondratua izatea, eta koroa oso-osorik urrezkoa).


Arazoa esplikatu ziotenean, Arkimedesek ez zekien nondik jo. Buelta asko eman zizkion buruari, eta egun batean, bainu bat hartzen ari zelarik, bere gorputzak kanporatutako urak eta bere gorputzaren bolumenak elkarrekin zerikusia zutela konturatu zen.

Arazoa ebatzita zegoen. Konturatu bezain laster, bainutik irten eta, bustita eta biluzik, zegoen bezala, kalera irten zen oihuka: “Eureka! Eureka!” (“Aurkitu dut! Aurkitu dut!”)


  • Nola iritsi da Arkimedes hori jakitera?


  • Zertan oinarritu da koroa purua ez dela esateko?


  • Gaur egun zertan uste duzu aplikatzen dela Arkimedesen printzipioa?


  • Badakizu zergatik hondoratzen gara elurretan zapatekin eta eskiekin ez?


  • Badakizu zergatik hondoratu zen Titanic itsasontzia?


Horri erantzun ahal izateko, jakin behar dugu presioa eta indarraren arteko erlazioa, urak eragindako indarra, dentsitatea eta presioaren arteko erlazioa…