Magnitude fisikoak
Neur edo kuantifika daitezkeen propietateei magnitudeak deritze.
Magnitudeak honako hauek dira: luzera, masa,denbora, azalera, edukiera, bolumena ….
Oinarrizko magnitudeak eta magnitude eratorriak
Oinarrizko magnitudeak elkarrekiko independenteak dira; esate baterako, luzera, masa eta denbora.
Magnitude eratorriak oinarrizko magnitudeen konbinazio matematikoen bidez adierazten diren gainerako magnitudeak dira.