2.3. Indar motak

PISUA, P: Gorputz baten pisua Lurrak hari egiten dion erakarpen-indar grabitatorioa da.

  • Modulua: P=m·g

  • Norabidea: Bertikala beti, Lurraren zentrora.

  • Noranzkoa: Beti beherantz.

  • Aplikazio puntua: Gorputzaren zentroan.

Gorputza plano inklinatu batean dagoenean pisua deskonposa daiteke bere osagaietan: Px eta Py. (sin eta cos)

INDAR NORMALA, N : Plano batek haren gainean dagoen gorputzari eusteko eragiten duen indarra da. . Indar hau bi gorputz kontaktuan daudenean bakarrik agertzen da.

  • Modulua: kasuen araberakoa da

  • Norabidea: planoarekiko perpendikularra.

  • Noranzkoa: gorputzetik kanporantz.

  • Aplikazio puntua: gorputzaren zentroan.


MARRUSKADURA-INDARRA, Fr : Bi gorputzen arteko ukipen-gainazalean agertzen da eta aurka egiten dio bi gorputzen higidurari.

  • Modulua: Fr=u·N

  • Norabidea: higiduraren norabidea.

  • Noranzkoa: higiduraren aurkakoa.

  • Aplikazio puntua: kontaktuan dauden bi gorputzen artean

TENTSIOA, T : Hari edo soka batez lotuta dagoen gorputz bat eusteko eragiten dion indarra da.

  • Modulua: kasuen araberakoa da

  • Norabidea: sokarena.

  • Noranzkoa: gorputzetik kanporantz, sokarantz zuzenduta dago.

  • Aplikazio puntua: gorputzaren zentroan.

INDAR ZENTRIPETUA, Fz : gorputz bati aplikatu beharreko indarra ibilbide zirkularra egin dezan.

  • Modulua: Fz= m· az = m · v^2/R

  • Norabidea: erradioarena.

  • Noranzkoa: zirkunferentziaren zentrorantz.

  • Aplikazio puntua: gorputzaren zentroan.

INDAR ELASTIKOA, Fe : Gorputz elastiko bati (goma,malgukia…) bere aurreko forma berreskuratzeko eragiten dion indarra da.

  • Modulua: Fe=-K·x

  • Norabidea: egindako indarraren arabera.

  • Noranzkoa: egindako indarraren aurkakoa. Hasierako forma berreskuratzera bultzatzen duena.

  • Aplikazio puntua: gorputz elastikoak jasaten duen indarraren puntu berean.