Energia aldetik eraginkorra den etxea

Gero eta interes handiagoa dago mundu osoan energia aldetik eraginkorrak diren etxeak eraikitzeko. Energia gutxiago kontsumituta etxe-jabeek dirua aurrez dezakete eta atmosferara berotegi-efektuko gas gutxiago isuri. Arkitektoek simulazioak erabil ditzakete, etxe baten diseinuan eginiko aukerek energiaren kontsumoan nola eragiten duten ikertzeko.

Simulazio honek aukera emango dizu teilatua kolore batekoa edo bestekoa izateak energia-kontsumoari nota eragiten dion aztertzeko. Teilatuak jasotzen duen eguzkiaren erradiazioaren zati bat islatu egingo da. Zati bat xurgatu egingo da eta etxea berotuko du.

Simulatutako etxeak berotzeko eta hoizteko kontsumiotuko du energia, etxea 23ºC-ko tenperatura erosoan egon dadin kanpoan tenperatura tarte bat dagoenean.

Simulazio honetako kontrol-aukera guztiek nota funtzionatzen duten ikusteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Egin klik teilatuaren kolore batean

2. Egin klik kanpoko tenperatura batean

3. Egin klik "Abiarazi" botoian energia kontsumoari zer gertatzen zaion ikusteko. Emaitzak taulan azalduko dira.

Oharra:kontsumitutako energia watt-ordutan neurtzen da, Watt-ordubetean hornitutako energia-watt baten baliokidea da.