03.Arkimedesen printzipioa

Gorputz bat uretan sartzerakoan presio hidrostatikoak norabide guztietan eragiten du eta, presioa sakonerarekin handitzen denez, behetik gora eragiten duen presioa goitik behera eragiten duena baino handiagoa da. Horrek esan nahi du, gorantz, presio edo indar neto bat jasaten duela gorputz batek likido batean murgiltzerakoan. Goranzko indar bertikal horri bultzada deitzen diogu.

20 J: Aurrekoa ulertzen laguntzeko Arkimedesen printzipioa: 1.Simulazioa erabiliko dugu.

    • Dinamometroarekin neur ezazu esferatxoaren pisua (P). Irudikatu esferan eragiten duten indarrak.

    • Esferatxoa dinamometrotik zintzilik dagoela, uretan sartu eta idatz ezazu neurketa berria (Pa ) (itxurazko pisua). Zer gertatu da? Hartutako datuekin kalkulatu uraren bultzada. Zer neurtzen du dinamometroak?

    • Irudikatu esferan eragiten duten indarrak.

Aurreko esperientziatik Arkimedes-en printzipioa enuntziatu dezakegu:

“Fluido batean murgildutako gorputz batek goranzko indar bertikala jasaten du. Bultzada deitzen diogun indar horren balioa. Indar hori gorputzak lekualdatutako likidoaren pisuaren berdina da" .

Hortik:

Bultzada: E = dlikido · Vlikido · g = mlikido· g (Desplazatutako likido-bolumenaren pisua)


Likido baten barruan dagoen gorputzaren itxurazko pisua bere pisuaren eta bultzada-indarraren arteko kendura da.

Pa = P - E

21 J. Erabili Arkimedesen printzipioa.2.Simulazioa . Zergatik jauzi egiten du pilotak?

22 J. Sartu IKERKETA-LABORATEGIA Simulazioan eta aztertu BULTZADAn eragiten duten faktoreak:

1. Material desberdineko eta bolumen berdineko esferak. Hiru esferen bolumena: V= 10 cm3

2. Material berdineko eta bolumen desberdineko esferak.

3. Material berdineko eta bolumen berdineko esfera, kuboa eta zilindroa.

4. Material berdineko eta bolumen berdineko esferak dentsitate desberdineko hiru likidoetan.

5. Sakonera aldatuz gero bultzada aldatuko da?

6. PLAY botoiari eman eta bete taula.

Zer ondoriozta dezakegu?