8.1.2.1.Energia-iturri berriztaezinak

  • IKATZA


IKATZ MOTAK KARBONO EHUNEKOA BERO AHALMENA (J/kg)

Antrazita %86-98 23-33

Harrikatza %45-86 24-35

Lignitoa %25-42 10-20

Zohikatza %<25

Duela milioika urte, landare-hondakinen kantitate handiak lurperatuta geratu ziren sakonera gutxiko eremuetan (zinigiretan eta aintziretan), harea-masa handien eta harrien azpian. Pilatutako landare-hondakin horiek, zenbait presio- eta tenperatura-baldintzatan, ikatz bihurtuz joan dira, milioika urtean zehar.

Bero ahalmena kilogramo batek ematen duen energia da.Datuen arabera

Ikatzaren erabilera: antrazitak eta harrikaitzak bero ahalmen handiagoa dutenez erregai hobeagoak dira lignito eta zohikaitza baino.

  • Erregai gisa erabiltzen da, zentral termikoetan energia elektrikoa lortzeko.
  • Etxean erabiltzen da : berokuntzan, sukaldean,etab.
  • Lehengai gisa erabiltzen da, zenbait produktu lortzeko; esaterako, plastikoak, zuntz sintetikoak eta produktu farmazeutikoak.

Nondik lortzen da?

  • Aire zabaleko meatzeetatik
  • Lurpeko meatzeetatik

PETROLIOA

Duela milioika urte sortu zen, itsas hondoan itsas mikroorganismoak (planktona) metatzean. Mikroorganismo horiek petrolio bihurtu ziren, ondoz ondoko buztin- eta kareharri-geruzen azpian, eta zenbait presio- eta tenperatura-baldintzatan

Ikatza baino erregai hobea da, bero-ahalmen handiagoa baitu.

Petrolioa gordin ateratzen da, eta erabili ahal izateko ,fintze-prozesu bat egin behar zaio. Prozesu hori destilazio zatikatua da, eta horretan, gas-produktuak (metanoa,butanoa,...), produktu likidoak (gasolina, fuel-olioa, kerosenoak,...) eta solidoak (mundrunak, betuna,...) lortzen dira.

Garraioa olibideen eta petrolio-ontzi handien bidez egiten da, baina istripurik gertatuz gero kutsadura handia dago.

Petrolioaren erabilera:

  • Erregai gisa
  • Ongarriak,plastikoak,pinturak eta abar egiteko lehengai gisa

GAS NATURALA

Gas naturala gas-nahaste bat da eta metanoa dago proportziorik handiena.

Gas naturala petrolioarekin batera dago; jatorri bera du baino P eta T baldintza handiagoetan dago.

Behin aterata likidotu egin behar da garraiatzea eta pilatzea errezagoa izateko.

Gas naturala kontsumo lekuetaraino garraiatzeko, gasbideak erabiltzen dira, besteak beste.Behin kontsumo-lekuetaraino garraiatuta, gas-egoerara aldatu behar da berriro.

Bero-ahalmena handia du gas naturalak, eta errekuntza garbikoa da.Horregatik gero eta erabiliagoa da.

Gasaren erabilera:

  • Sukaldeetan eta berogailuetan
  • Erregai gisa zenbait ibilgailutan (garraio publikoko ibilgailuetan)
  • Zentral termikoetan, energia ekoizteko erabiltzen da, ikatzaren ordez.

URANIOA

Uranioa atomo ezegonkorreko elementua da.Atomo horiek hautsi edo fisiona daitezke. Uranioa oinarrizko erregai gisa erabiltzen da energia nuklearra sortzeko.

Zentral nuklearretan erreakzio nuklearrak gertatzen dira, fisio nuklearreko erreakzioak hain zuzen ere.

Erreakzio horietan uranio atomoak hautsi egiten dira (fisioa) eta askatzen den energia ura berotzeko erabiltzen da.

Tenperatura altuan ura lurrundu egiten da, eta lurrunak turbina bat mugitzen du.

Honen ondorioz energia elektrikoa sortzen da.

Alde onak:

Ez dute atmosfera kutsatzen

Alde txarrak:

Hondakin erradioaktibo asko sortzen dituzte. Hondakin hauek kaltegarriak dira osasunerako eta ingurumenerako, horregatik segurtasun handiko lekuetan gorde behar dira ehunka edo milioika urtean zehar.