4. Kimika eta aurrerapena

4.1. Kimika eta nekazaritza

  • ONGARRIAK: Ongarriek mantenugaiak ematen dizkiote lurzoruari, landareak haz daitezen. Ongarri askok N,P eta K substantziak dituzte; eta Ca, S, Mg, Fe eta Cu elementuak ere izan ditzakete.

  • PLAGIZIDAK: Plagizidak intsektu- eta mikrobio-izurriak nahiz beste izaki batzuenak uxatzeko edo eragozteko erabiltzen dira, horrelakoek landareak normal haz daitezen eragozten dute-eta.

  • HERBIZIDAK: Herbizidak laboreekin batera hazten diren belar txarrak hiltzeko erabiltzen dira.

4.2. Kimika eta elikagaigintza

Elikagaigintzarako industria kimikoaren egitekoa da elikagai ontziratuak kontserbatzea eta maneiatzea, batetik, eta jaki freskoak kontserbatzea, bestetik.

4.3. Kimika eta materialak

  • PLASTIKOAK: Polimeroak dira;hau da, molekula txiki askoren bat-egiteaz lortzen diren molekula handi-handiak dira.

Polimeroak erabiliz, zuntz artifizialak egin daitezke; nylona eta poliesterra, adibidez. Moldatu ere egin daitezke, beroaren eraginez

  • KRISTAL LIKIDOAK: Kristalen antzera baina egoera likidoan barne-egitura erabat ordenatua duten materialak dira.

Material horiek oso portaera berezia dute; besteak beste, kolorea aldatzen zaie, tenperatura aldatuz gero edo tentsio-

aldaketa txikiren bat gertatuz gero. Horregatik erabiltzen dira termometroak egiteko, bai eta pantaila malguak eta estralauak egiteko ere; adibidez, LCDak ere.