5.5.1.Eskeleto-sistema

Eskeleto-sistema hezurrek osatzen dute, eta hezurrak, beren aldetik, hezur-ehunez eratutako egiturak dira.

Hezurren eginkizunak:

    • Gorputzaren euskarria dira.

    • Zenbait organo bigunen babesle dira.

    • Mugimendu mota ugari ahalbidetzen dituzte.

    • Kaltzioaren eta beste mineral garrantzitsuen gordailu dira.

Giza eskeletoa (208 hezur):

Eskeleto axiala:

    • Garezurra.

-Hezurrak lauak dira

-Eginkizuna: entzefaloa babesten du.

    • Bizkarrezurra.

-Ornoak dira bere hezur motzak. Erdian zulo bat dute eta barrutik bizkarrezur- muina luzatzen da.

-Eginkizuna: gorputzaren euskarri nagusia da

    • Toraxa.

-Saihets-hezurrek osatzen dute.Aurrealdean lauak eta zapalak dira.

-Aurrealdean bularrezurrari lotzen zaizkio, eta atzealdean, bizkarrezurrari.

-Eginkizuna: bihotzaren eta biriken babestokia da.

Eskeleto apendikularra:

    • Goiko gorputz-adarrak.

-Besoak dira gorputzaren goi-parteko luzakinak

-Besoen eta eskeleto axialaren arteko lotuneari sorbalda-gerria esaten zaio

-Eginkizuna: mugimendu gehienak gauzatzen dituzte

    • Beheko gorputz-adarrak.

-Hankak dira gorputzaren behe-parteko luzakinak

-Hanken eta eskeleto axialaren arteko lotuneari pelbis-gerria esaten zaio

-Eginkizuna: mugimendu gehienak gauzatzen dituzte

Giltzadurak:

-Bi hezurren arteko loturak dira

-Bi hezur horien arteko gunea kartilago-ehunez estalita dago, mugimenduek eragin litzateketen marruskadurak ekiditeko eta hezurrak higatu ez daitezen.

-Motak:

  • Finkoak:

-Ezin mugi daitezke

-Funtzioa: hezurren lotura bermatzea (garrezurreko hezurren artekoa)

  • Erdimugikorrak:

-Gutxi mugi daitzekeenak

-Funtzioa: hezurrei malgutasuna ematea (ornoen artekoa)

  • Mugikorrak:

-Mugimendu ugari egiteko gauza dira

-Funtzioa: lotutako hezurrak elkar ez ukitzea (ukondokoa)