1.1. Gizakiaren antolaketa orokorra

Maila antolaketa: materia antolatzeko konplexutasun maila bakoitza. Izaki bizidunetan ondokoak aurki ditzakegu:

  • Azpiatomikoa: atomoak osatzen dituzten partikulak: protoia, neutroia eta elektroia (bizigabeek ere badute maila hau)

  • Atomikoa: materia osatzen duten atomoak.101 elementu kimiko daude.

  • Molekularra: atomoen arteko loturak sortzen direnean agertzen dira.Izaki bizidunen molekulak , biomolekulak dira.

  • Zelula maila: Zelula izaki bizidun guztien egitura-unitate eta funtzional garrantzitsuena da.

  • Ehun-maila: Organismo batean antzeko funtzioa betetzen duten zelulen multzoa.

  • Organo-maila: Hainbat ehunez osatutako gorputz-atala

  • Aparatua edo sistema-maila:Lan bat egiteko elkartu diren organoen taldea

  • Organismoa: izaki biziduna bere osotasunean


Izaki bizidun zelulabakarrak: zelula bakar batez osatuta daudenak.Zelularen organulu bakoitzak berezko funtzio bat dauka.

Izaki bizidun zelulanitzak: zelula ugariz osatuta daudenak.

Organismo zelulanitzetako zelulak espezializatu egin dira,funtzio bereziak betetzeko gauza izan behar baitute: elikagaiak lortu, oxigenoa garraiatu,...