5.2.6.Ukimena

Ukimenari esker ukitutako gauzen forma, tenperatura, ... hautematen ditugu.

AZALAREN GERUZAK

  • Epidermisa:

- Kanpoaldeko geruza.

- Ehun epitelialez osatuta dago.

- Honetan mina edo oinazea hautematen duten errezeptoreak daude.

  • Dermisa:

- Barrualdeko geruza.

- Ehun konektiboz, muskulu-ehunez, kapilarrez eta guruinez osatuta dago.

- Honetan tenperatura, presioa eta ukituak hautematen dituzten errezeptoreak daude.


AZALAREN OSAGAIAK

  • Ileak: Gorputzeko beroa gordetzeko lagungarriak.

  • Bilgor-guruinak: Ileari eta azalari malgutasuna ematen dien gai koipetsua jariatzen dutenak.

  • Izerdi-guruinak: Izerdia sortzen eta jariatzen dutenak, gorputzeko tenperatura erregulatzeko.