5. Substantziak egunerokoan

5.1. Substantzia puruak

Konposatu arruntena ura da (H2O), baina normalean ez dugu ur pururik aurkituko naturan, beti disoluzioan dago.

Hidrogeno eta oxigeno atomoz osaturik dagoenez, ura konposatua da. Ur purua lortzeko ,ur arrunta araztu behar dugu; destilatuz, esate baterako.

Urak konposizio hori du beti. egoera fisikoa edozein dela ere: solidoa (izotza), likidoa edo gasa ( ur-lurruna). Eta uraren berariazko propietateak balio bereizgarriak dituzte.

5.2. Nahaste homogeneoak edo disoluzioak

  • Itsasoko ura

Itsasoko uretangatz asko daude disolbatuta; sodio kloruroa eta magnesio kloruroa, batez ere. Gatzagetan, itsasoko ura lurruntzen da, sukaldean erabiltzen dugun gatza lortzeko.

  • Iturriko ura

Edaten dugun ura da, gehienbat; baina beste zenbait substantzia ditu disolbatuta, kantitate txikian: gatz

mineralak,oxigenoa eta kloroa, esaterako. Kloroa gasa da eta edateko ur bihurtzeko prozesuaren azken

fasean eransten zaio urari. Uraren konposizo zehatza uraren jatorriaren araberakoa da. Horrek eragina du uraren zaporean eta beste zenbait ezaugarritan.

  • Ur minerala

Ur mineralak edo ur mineral sendagarriak ohiko iturburuek baino ezohiko substantzia gehiago dituzten iturburuetatik

ateratzen dira. Burdin ura, ur sulfhidrikoa eta abar daude, eta haiei esker, ur mineralak egokiak dira gaitzak

sendatzeko. Bainuetxeetan propietate horiek aprobetxatzen dituzte.

  • Iodo tindua (desinfektatzailea)

Zauriak desinfektatzeko erabiltzen den iodo likidoa disoluzioa da, iodo solidoa alkoholetan eta uretan nahasiz

sorturikoa. Zenbat eta alkohol kantitate handiagoa izan orduan eta gehiago erreko du.

  • Lixiba

Lixiba disoluzioa da, sodio hipokloritoa (NaClO) uretan disolbatuz sorturikoa. Lixiba itsaskorra da, eta oso korrosiboa.

  • Gasdun freskagarriak

Freskagarri gehienak ura osagai nagusi duten nahasteak dira. Gasdun freskagarriak karbono dioxidoa (CO2) uretan disolbatuz sortutako disoluzioak dira.

  • Serum fisiologikoa

Pertsona bati likidoa injektatzen zaionean ezin zaizkio odolaren ezaugarriak asko aldarazi. Horregatik, ur destilatuaren ordez, serum fisiologikoa injektatzen da, hau da, sodio kloruroa %0,9an duen ura.

Hotzeriak harrapatzen gaituenean, esaterako, serum fisiologikoa erabiltzen dugu begiak garbitzeko

edo sudurra bustitzeko; gorputzeko likidoen antzeko ezaugarriak dituzten likidoak erabiltzea da kontua.

5.3. Nahaste heterogeneoak

    • Esnea

Esnea emultsioa da, partikula koipetsuak uretan disolbatuta dituena. Kontsumitzen dugun esnea egonkortzaileekin

homogeneizatzen da, partikula koipetsuen tamaina txikitzeko eta urarekin ongi nahasteko.

    • Gelatina

Solidoa uretan nahasten dugunean gelatinak koloidea sortzen du. Gelatinak argia sakabanatzen du (Tyndall efektua).

    • Norberaren higienerako produktuak

Bainurako xaboi likidoak eta xanpuak substantzia koloidalak dira; hau da, lehen begiratuan ikusten ez diren

partikula txikiak dituzte sakabanatuta. Partikula horiek koloideen oinarrizko propietatea dute: ez dute argia

sakabanatzen.

5.4. Kasu berezi bat: odola

Odola nahaste heterogeneo batez (zelulak) eta nahaste homogeneo batez (plasma) osaturik dago.

Odolean zelula asko daude sakabanatuta: globulu gorriak eta zuriak, esate baterako.

Plasman gatzak, gasak (oxigenoa,O2 ,eta karbono dioxidoa, CO2) eta beste substantzia organiko batzuk daude

disolbatuta; azukreak, esaterako.

Osasuntsu dagoen pertsona baten odolaren konposizioa konstantea da ia; hau da, odolaren konposizioa

aldatzen bada, gaixotasunen bat duen seinale da. Esaterako, odoleko azukre-proportzioa asko handitu bada,

litekeena da persona horrek diabetesa izatea.