4.1. Teoria zinetikoa eta egoera aldaketak

Teoria zinetikoak, materiaren egoeraren ezaugarriak azaltzeko aukera emateaz gain, egoera-aldaketak zergatik gertatzen diren ere azaltzen du. Substantzien berotze-grafikoko tarte bakoitza azalduko dugu, teoria zinetikoaren arabera.

Grafikoaren tartea

Teoria zinetikoaren araberako azalpena

Tarte horretan, substantzia solido egoeran dago.

Partikulek bibra dezakete, baina haien higidura oso mugatua da. Substantziari ematen zaion beroaren ondorioz, gehiago bibratzen dute partikulek, eta hortaz, tenperaturak gora egiten du


Solido-egoeratik likido-egoerara igarotzen da.

Substantziari ematen zaion energia guztia solidoaren partikulak lotzen dituzten indarrak gainditzeko erabiltzen da, substantzia likido-egoerara igaro dadin; izan ere, likidoetan, partikulak lotzen dituzten indarrak solidoetan baino txikiagoak dira.

Egoera-aldaketan, tenperatura ez da aldatzen.


Substantzia guztia likido-egoeran dago.

Substantziari ematen diogun beroa partikulen bibrazio-higidura handitzeko erabiltzen da, eta horren ondorioz, tenperatura igo egiten da.

Likido-egoeratik gas-egoerara igarotzen da.

Substantziari ematen zaion bero guztia likidoaren partikulak lotzen dituzten indarrak gainditzeko erabiltzen da, gas-egoeran indar horiek askoz txikiagoak baitira.

Egoera-aldaketan, tenperatura ez da aldatzen.

Substantzia guztia gas-egoeran dago.

Substantziari ematen diogun beroa partikulen bibrazio-higidura handitzeko erabiltzen da, eta horren ondorioz, tenperatura igo egiten da.