5.5.3.Mugimendua

Mugimendua lokomozio-aparatuak estimulu bati ematen dion erantzuna da.

Mugimenduak bi ezaugarriri esker egin ditzakegu:

    • hezurrak eta muskuluak giltzaduretan elkarri lotuta daudelako

    • muskuluak uzkurtu eta lasaitu egin daitezkeelako

Movimiento: Musculos, huesos y articulaciones por raulespert

Mugimenduak ekintzaren arabera horrela sailka daitezke:

  • Borondatezko ekintzak

-Geuk erabakitako ekintzak dira

-Erantzun mota hau garunean taxutzen da

-Nerbio-sare somatikoak kontrolatzen ditu ekintzak

  • Ekintza erreflexuak

-Oharkabeko ekintzak dira

-Erantzun mota hau bizkarrezur-muinean sortzen da

-Nerbio-sare somatikoak kontrolatzen ditu